Nola erabili ordenazio-zerrendak eta automatikoki betetzeko funtzioa



OpenOffice.org dokumentazio-proiektuaren
eskutik



Edukien aurkibidea

1. Sarrera

Automatizazio hauei esker, oso erraz txertatzen dira datuak Calc-en. Adibidez, gelaxka batean 'astelehena' idazten baduzu, asteko egun guztiak automatikoki txertatzeko aukera eskainiko zaizu. Eta hilabete-zerrendei dagokienez ere, automatizazio bera aplika daiteke. Izan ere, gehien erabiltzen diren zerrendak automatikoki txertatzeko aukera ematen du OpenOffice.org-ek.

Zenbaki eta datekin osatutako serieetan ere osatze automatikoa aplikatzen da. Klik bakarrarekin edo arrastatze-ekintzarekin zenbakien edo urteen serieak osatu ahal izango dituzu. Praktikoa, ezta?

2. Ordenatze-zerrendak

Hona hemen adibide erraz bat: Idatzi 'urtarrila' gelaxka batean, hautatu gelaxka (behe-eskuinaldeko ertzean karratu txiki bat duen laukizuzen lodiarekin inguratuta egon behar du), eta, ondoren, egin klik karratu horretan eta, saguaren botoia askatu gabe, arrastatu sagua.

list example 1


Hara! Sagua arrastatzen duzunean, hitzak automatikoki bistaratuko dira informazio-koadro hori batean. Gelditu martxoan eta gelaxkak automatikoki eguneratuko dira.

list example 2

Softwarean lehendik gordeta daude hainbat eta hainbat zerrenda, eta, nahi izanez gero, zeure zerrenda propioak ere gorde ditzakezu. Ikus dezagun nola egiten den hori.


Lehenespenez 4 zerrenda izaten ditu softwareak. Gehitutako zerrenda pertsonalizatu bat ikus dezakezu goiko irudian.

Zerrendak ezkerretik, eskuinetik, gorantz eta beherantz sar daitezke. Ordena beti errespetatzen da: Astelehenarekin hasi eta sagua gorantz arrastatzen baduzu, hurrena bistaratzen dena igandea izango da. Gauza bera sagua ezkerrerantz arrastatzen baduzu.

  1. Orain geure zerrenda propioa sortuko dugu.
  2. Idatzi zerrenda kalkulu-orrian,
  3. Hautatu nabarmenduz,
  4. Hautatu Tresnak-Aukerak-Kalkulu-orria-Zerrendak,
  5. Elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta hor 'Kopiatu' botoia ikusiko duzu. 'Kopiatu hemendik' izeneko testu-koadro bat egongo da botoiaren ondoan. Orriaren izena eta lehen hautatutako gelaxka-area agertuko dira hor.
  6. Egin klik 'Kopiatu' botoian,
  7. Pertsonalizatutako zerrenda orduan Zerrenden testu-koadro nagusian agertuko da.




Nahi bezala erabili ahal izango duzu kalkulu-orrietan, eta ordena beti mantenduko da. Gainera, zerrendako edozein elementurekin has zaitezke.

Adibide gisa emandako zerrenda bat gorde nahi ez baduzu:

3. Bete automatikoki

Automatikoki betetzeko funtzioa goian azaldutako prozeduraren antzekoa da.

  1. Hautatu gelaxka-area bat,
  2. Editatu-Bete; aukeran hautatu 'Serieak...' ,


  1. Direkzioaren atalean, zehaztu zein direkziotan bete nahi dituzun gelaxkak
  2. Oraingoz, Serie-motaren atalean hautatu Lineala
  3. Hasierako balioan,idatzi '2'; Amaierako balioan, idatzi '16', eta, azkenik, Gehikuntzan, idatzi '2'.Gelaxkak 2 eta 16 arteko zenbakiekin betetzeko prestatu ditugu, aldiko 2ko gehikuntza aplikatuz.
  4. Ikus dezagun emaitza:

filling example 2






Ederki! 8 gelaxka bakarrik bete ditugu, baina 3000 bagenitu? Orduan nabarituko genuke bai zenbat lan kentzen duen!

Ikus ditzagun orain gelaxkak betetzeko bestelako aukera batzuk:

Oharra: Datak automatikoki betetzeari dagokionez, gogoratu gelaxkei 'Data' formatua eman behar diezula 'Zenbakia' formatuan (normalean hala izaten dira); bestela, emaitza okerra lortuko duzu.
Automatikoki betetzeko funtzioa aplikatutakoan akatsaz ohartzen zarenean, dagokion gelaxka-area hautatu eta formatu egokia ematea nahikoa da arazoa konpontzeko.

Azkarrago egiteko modua:

  1. Sartu 1 A1 gelaxkan,
  2. Sartu 3 A2 gelaxkan,
  3. Hautatu bi gelaxkak honela: egin klik lehenengoan, mantendu sakatuta [MAIUS] tekla, eta sakatu gezi-tekla,
  4. Egin klik nabarmendutako arearen behealdeko eskuin-ertzeko karratu txikian, eta arrastatu beherantz saguarekin. Gelaxkei 2 balioko gehikuntza aplikatuko zaie.

4. Kredituak

Egilea: Sophie Gautier

Eskerrak: Richard Holt-i, proba-zuzentzaile eta OOo-ko laguntzaileari

Integrazioa : Gianluca Turconi

Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 10a

Kontaktuak:OpenOffice.org dokumentazio-proiektua http://whiteboard.openoffice.org/doc/

Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es)