FAQ orokorrak 014

Arazoa daukat "komandoen eta funtzioen" barrako ikonoekin. Ez dira behar bezala bistaratzen eta zirriborroak agertzen dira ikonoen ordez. Nola konpon dezaket arazoa?

Arazoaren jatorria bi motatakoa izan daiteke:

  1. Behar bezala bistaratzen ez diren ikonoak beti berdinak badira, beharbada instalatzean hondatu egingo ziren irudien fitxategiak (edo bestela eguneroko lanean ari zinen bitartean). Hauxe gomendatzen dizugu:
    • erabili OpenOffice.org-en instalazio-programako 'konpondu' funtzio berezia; Windows-en 'hasi' menuko OpenOffice.org taldean aurkituko duzu (edo suitearen Linux bertsioa erabiltzen ari bazara, erabili OpenOffice.org-en instalazio-direktorioko instalazioko script-a).
    • Erabat aldatu nahi izanez gero, desinstalatu Suitea eta ondoren instalatu berriro. Gogoan izan berriro instalatzean galdu litezkeen datu pertsonalak beste kokaleku batean gorde behar direla. Azken aukera hori kasu berezietan bakarrik erabiltzea gomendatzen da.
  2. Gaizki ikusten diren ikonoak aldatu egiten badira saio batetik bestera, edo sagua irudiaren gainetik pasatzean ondo ikusten badira -eta akats horiek dokumentuen barruan ere ikusten badira (marrazkietan batez ere)- seguru asko grafiko-txartela (kontrolatzailea) izango da arazoa eragiten duena. Halakoetan:
    • Lehendabizi, sakatu ondorengo tekla-konbinazioa OO aplikazioan:'KTRL+Maius+R'. Pantaila berriro marraztuko da eta arazo txikienak behintzat konpondu beharko lirateke.
    • Aurreko urratsak ez badu arazoa konpontzen, probatu grafiko-bereizmena edo kolore-sakonera aldatuta.
    • Azkenik, 'Erabili OpenGL' desaktiba dezakezu Tresnak-Aukerak-Orokorra-Bestelakoak koadroan. Arazoak ematen dituzten txartelak: ATI, Matrox, S3 Virge... Azalpena: demagun 150 eginbideko grafiko-espektro estandarra daukagula. Txartel gehienek lehen 10ak onartzen dituzte. Zoritxarrez, OpenOffice.org-ek batzuetan 142.a onartzea eskatzen du...

Arazoa konpontzen ez bada, azken neurri gisa gomendatzen den soluzioa hau da: grafiko-txartelaren kontrolatzailea eguneratzea.

Itzuli FAQen indize-orrialde nagusira | Itzuli FAQ orokorren indize-orrialdera