FAQ orokorrak 011

Zergatik izaten ditut GPF (General Protection Fault) kraskatze pila bat Windows 9x/Me sisteman I’m OpenOffice aplikazioak erabiltzean?

GPF kraskatzeak askotan gertatzen dira Windows sisteman, eta, noski, denak ez dira izaten OpenOffice-ren aplikazioek eragindakoak! Edonola ere, egia da OpenOffice-k horrelako erroreak sortzen dituela batzuetan. Sun Microsystems Inc.-ek jatorrizko StarOffice-ren kodea Open Source Community (kode irekiaren komunitatea) elkartearen esku utzi zuen, eta kode horretan oinarritutako kode irekiko suitea da OpenOffice. Dena den, StarOffice-ren zati batzuek oraindik ere copyright eskubideak dituzte: adibidez, ortografia-egiaztatzeak edo laguntza-sistemak. Beraz, OpenOffice suitearen osagai batzuk beharbada ez dute funtzionatuko, ez dira behar bezala ibiliko, edo GPF kraskatzeak eragingo dituzte. OpenOffice-ren garatzaileen’ komunitatea etengabe ari da lanean arazo hauek konpontzeko. Lan asko aurreratu da, baina oraindik ere asko dago egiteko. Zuk ere lagun dezakezu OpenOffice-ren web guneko Issuezilla atalaren bidez. Errepika daitekeen **bug** edo errorea (ez behin bakarrik gertatutako kraskatzea) aurkitu baduzu OO aplikazioren batean, eman errorearen berri Issuezilla-ren bidez. Komunitate gisa, arazo hauek konpontzeko ahalegin berezia egiten ari da OpenOffice eta asko eskertzen du zure laguntza.

Itzuli FAQen indize-orrialde nagusira | Itzuli FAQ orokorren indize-orrialdera