FAQ orokorrak 010

Nola jar naiteke harremanetan OpenOffice.org-ekin?

Azken erabiltzailea bazara eta OpenOffice suitearen inguruko laguntza gehiago behar baduzu, irakurtzen ari zaren FAQ hauexek dira laguntzarik erabilgarriena (oraingoz). Hala ere laguntza gehiago behar baduzu... Zoaz helbide honetara: http://www.openoffice.org/www-support/, eta, beharbada, laguntza gehiago aurkituko duzu hor. Garatzailea edo ingeniaria bazara, zoaz OpenOffice.org-en web guneko Issuezilla atalera. Erabilgarria izan daiteke zuretzat.
Bestalde, hainbat gairi buruzko banaketa-zerrendak daude OpenOffice gunean, eta zerrenda horiek oso erabilgarriak izan daitezke bai erabiltzaileentzat eta bai garatzaileentzat. Begiratu http://www.openoffice.org/mail_list.html helbidean zuretzako zerrenda egokirik badagoen. Beharbada zure arazo berdina izan duten erabiltzaileei eta garatzaileei galderak egiteko aukera izango duzu banaketa-zerrenda horietan.

Itzuli FAQen indize-orrialde nagusira | Itzuli FAQ orokorren indize-orrialdera