Calc FAQ 028

Ba dago modurik eremu mugatuak dituzten testu-fitxategiak (*.txt, *.csv) Calc fitxategi batean txertatzeko?

Bai. Jarraitu ondorengo prozedurari:

  1. Ireki orri huts bat, eta aukeratu Txertatu - Orria menu-barratik.
  2. Ondoren agertuko den leihoan, hautatu 'Fitxategitik' aukera-botoia, eta sakatu 'Arakatu'.
  3. Aukeratu 'Fitxategi-mota' konbinazio-koadroan ireki nahi duzun fitxategi-formatua, eta, ondoren, bilatu mota horretako (.txt, .cvs, dbase etab.) fitxategi bat.
  4. Leihoa ixteko, egin klik 'Txertatu' botoian.
  5. Testu-fitxategi bat inportatzen ari bazara, testu-inportazioaren leihoa agertuko zaizu. Azken aukerak egin ditzakezu bertan, fitxategia inportatu aurretik (esate baterako, bereizteko zein karaktere erabiliko den inportatutako fitxategian: tabulazioa, koma, zuriunea, ...). Txertatu Orria leihora itzultzeko, sakatu 'Ados'.
  6. Bertan, 'Estekatu' aukera hautatzen baduzu, testu-fitxategira estekatutako Calc fitxategi berria irekitzen duzun bakoitzean, eguneratu nahi duzun galdetuko zaizu.
  7. Azkenik, Calc orrira inportatutako testu-fitxategia ikusteko, sakatu 'Ados' berriz ere.