Calc FAQ 025

Nola egin dezaket dezimalak bereizteko puntua erabiltzeko komaren ordez zenbaki arrazionaletan?

Windows sistema eragile lokalizatu batzuetan (gurean, besteak beste) zenbaki arrazionaletan, lehenespenez, koma erabiltzen da. Sistema hori aldatzeko aukera badago:

  1. Aukeratu menu-barrako Formatua - Gelaxkak
  2. Ondoren, agertuko zaizun leihoko 'Zenbakiak' fitxan, Ingelesa aukeratu behar duzu hizkuntza gisa.

Hori bera lortzeko beste modu bat ere badago: egin klik gelaxkan, eta hautatu laster-menuan 'Gelaxken formatua'; jarraian, gelaxka-atributuen leihoa irekiko da. Hortik aurrera, jarraitu goian azaldutako prozedura bera.