Calc FAQ 011

Nola babes ditzaket kalkulu-orriko gelaxkak?

Gelaxka guztiek, lehenespenez, aktibatuta izaten dute gelaxka-babesa. Gelaxka jakin batzuk besterik ez badituzu babestu nahi, kendu egin behar da ezarpen hori. Hautatu kalkulu-orri guztia (horretarako modu azkarra 1 errenkadaren gainean eta A zutabearen ezkerrean dagoen koadrotxo grisean klik egitea da)

Babestu beharreko gelaxka-area hautatzeko edo elkarren ondoan ez dauden gelaxkak babesteko:

  • "Kontrol" tekla sakatuta duzula, hautatu babestu beharreko eta elkarren ondoan ez dauden gelaxkak

  • Nahi dituzun gelaxka guztiak hautatu ondoren, joan menura eta aukeratu: Formatua - Gelaxkak

  • Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Gelaxka-babesa' fitxa.

  • Egin klik 'Babestua' botoian

  • Sakatu 'Ados'

Gelaxkak babesteko markatutakoan, babesaren aukera orri bakarrarentzat edo dokumentu osoarentzat ezar daiteke:

  • Menuan, hautatu: Tresnak Babestu dokumentua Orria edo Tresnak Babestu dokumentua - Dokumentua

  • Agertuko den elkarrizketa-koadroan, pasahitza eskatuko zaizu birritan

  • Sakatu 'Ados'

  • Aurrerantzean, babestutako gelaxkak ezingo dira editatu