Nola heda dezaket titulu zabala duen gelaxka bat kalkulu-orriko hainbat zutabetan?
Jarraitu ondorengo argibideei:
Hautatu titulua jartzeko erabiliko dituzun gelaxkak. Horretarako, egin klik lehen gelaxkan, sakatuta mantendu saguaren botoia eta arrastatu azken gelaxkaraino.
Menuan, hautatu: Formatua - Batu gelaxkak - Definitu
Gehienetan, sortutako titulu-testua zentratuta agertzea nahi izaten da. Horretarako:
Hautatu titulu-gelaxka
Menuan, hautatu: Formatua - Gelaxkak
Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Lerrokatzea' fitxa.
Testuaren lerrokatzean, hautatu 'Zentratuta'
Nahi izanez gero, beste aldaketa batzuk ere egin diezazkiokezu tituluaren testuari, elkarrizketa koadro honetan
Sakatu 'Ados'
|