Calc FAQ 007

Nola inprima dezaket kalkulu-orria egokiro?

Oro har, hauxe da kalkulu-orri luzeak inprimatzeko modurik onena: lehenik inprimatzeko aurrebista ikustea komeni da, eta gero inprimatze-ezarpenak doitu nahi duzun emaitza lortu arte. Ondoko prozedura laburrek kalkulu-orriak inprimatzeko aukera nagusiak azalduko dituzte:

Kalkulu-orriaren aurrebista:

Ezarri orrialde-orientazioa Horizontalean/Bertikalean:

Zuzenean ikusiz, doitu orrialdean agertzen dena:

  • Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista

  • Kokatu kurtsorea orrialdearen ertz-marren (urdinak) gainean, eta doitu orrialde-mugak nahi bezala.

  • Ikuspegi hori ezkutatzeko, hautatu: Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista

    Oharra: Komando honen bidez, inprimatu beharreko datuak zein orri-zenbaki duen ikusi ahal izango duzu. Horrez gain, 'Area' aukera erabil daiteke inprimatzean.

Oharra: Dena grisez agertzen bada, horrek esan nahi du ez dagoela ezer zehaztuta inprimatzeko. Inprimatze-area zehaztuta badago, atzeko plano zuriz eta orrialde-muga urdinez ikusiko da. 'N orrialdea' grisez agertuko da (Orri horretako zenbatgarren orrialdea den adierazten du 'N' zenbakiak) inprimatze-arearen erdian. Inprimatzeko arearik ez bada definitu, jarraitu beheko "Inprimatze-area definitzeko" argibideak.

Inprimatze-area definitzeko:

Ondoko prozeduraren bidez, inprimatuko den arearen ezarpenak egingo dituzu:
  • Joan zaitez inprimatu nahi duzun orrira

  • Egin klik eta arrastatu inprimatu beharreko orri-area hautatzeko

  • Sakatuta mantendu saguaren eskuineko botoia (laster-menua irekitzeko), eta hautatu 'Gehitu inprimatze-area'

  • Kalkulu-orriko orri bakoitza inprimatzeko, errepikatu goiko urratsak.

Egokitu kalkulu-orriko eskala, orrialdean sartzeko:

  • Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua - Orrialdea

  • Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Orria' fitxa.

  • Elkarrizketa-koadroaren behealdean, 'Eskala' kontrola dago.

  • Kontu egin 'Dena [%]' botoia hautatuta dagoela

  • Sar ezazu zure ustez datuak orrialdean sartzeko egokia den balioa (eskuarki ehuneko txikiagoa)

  • Sakatu 'Ados'

  • Aukeratu inprimatzeko aurrebista (argibideak goian), inprimatuko duzunaren aurrebista ikusteko.

Kalkulu orria gehienez zenbat orrialdetan inprimatu nahi duzun zehazteko:

  • Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua - Orrialdea

  • Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Orria' fitxa.

  • Elkarrizketa-koadroaren behealdean, 'Eskala' kontrola dago.

  • Egin klik 'Geh. orrialde-kop' kontrol-laukian.

  • Sar ezazu nahi duzun orrialde-kopurua

  • Sakatu 'Ados'

  • Aukeratu inprimatzeko aurrebista (argibideak goian), inprimatuko duzunaren aurrebista ikusteko.

Kalkulu-orriaren zati bat besterik ez inprimatzeko (errenkada-area edo zutabe-area):

  • Hauta itzazu inprimatu beharreko errenkadak edo zutabeak

  • Hautatu: Fitxategia - Inprimatu

  • Agertuko den inprimatzeko elkarrizketa-koadroan, hautatu behean ezkerraldean dagoen 'Hautapena' aukera.

  • Sakatu 'Ados'

    Oharra: hautatutako datu-area inprimatzeko, inprimatzeko eskala ere erabili daiteke. Haututako datuak ez badira sartzen nahi duzun orrialde-kopuruan, doitu Eskala, goiko eskala-prozeduraren bat (eskala ehunekotan edo gehieneko orrialde-kopurua) erabiliz

Inprimatu beharreko zutabeak birdefinitzeko (zutabe batzuk inprimatzen ari zarenean eta beste ezarpen bat nahi duzunean soilik erabili behar duzu aukera hau):

  • Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua Inprimatze-areak - Editatu

  • Inprimatzeko elkarrizketa-koadroan begiratu 'Inprimatze-area' koadroari. Seguru aski, 'erabiltzaileak definitua' egongo ezarrita, eta gelaxka-area bat erakutsiko du.

  • Egokitu gelaxka-definizioa edo- hautatu 'Bat ere ez' (garbitzeko)

  • Sakatu 'Ados'

  • Ezarpenak garbitu badira, erabili goian azaldutako bideetakoren bat inprimatze-parametroak ezartzeko

Kalkulu-orria paperaren erdian inprimatzeko:

  • Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua - Orrialdea

  • Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Orrialdea' fitxa.

  • 'Orientazioa' koadroan, hautatu edo desautatu 'Bertikala' edo 'Horizontala' . 'Aurrebista' koadroan ikusi ahal izango duzu kalkulu-orriaren kokapena paperean

  • Sakatu 'Ados'