Calc FAQ 002

Lehen datuak zituen gelaxka batean '###' agertzen zait orain. Nola ikus ditzaket datuak berriz ere?

Gelaxka baten edukia luzeegia denean gelaxka bakarrean erakusteko, gelaxkaren zabalera eta altuera estandarrera egokitzeko moztuko da. Neurri horretan sartzen ez den edukia ezkutatu egingo da. Aukera hauek dituzu:

  1. Gelaxkaren edukia zenbakia bada, joan zaitez goiburukoen errenkadara eta arrastatu zutabe-ertzetako bat, gelaxkak zure datuak egokiro erakusteko moduko zabalera izan arte.
  2. Edukia testua bada, egin klik bikoitza gelaxkan. Orduan, triangelu gorria agertuko da gelaxkaren eskuinean, edukiak gelaxkaren tamaina gainezkatzen duela adierazteko.

Ikus halaber: OpenOffice.org kalkulu-orrietako errore-kodeen taula.