Aurkezpen bat HTML formatura esportatzen saiatzen ari naiz. Errorea ematen dit eta Objektu hori ez dago esaten dit. Fitxategi hori ez dago. Zer dago gaizki?

Mezu hori nolabait esateko generikoa da eta arazo gehiago daudenaren adierazlea izan daiteke. Irakurri zerrenda osoa, behean, ondoko ingurune-arazoren bat duzun zehazteko:

HTMLra esportatzeko, direktorioan idazteko baimena eduki behar da HTMLra esportatzeko prozesuak hautatu duzun direktorioan fitxategi berria edo berriak idazteko baimena edukitzea eskatzen du. Idazteko baimenik ez baduzu, dagokion mezua jasoko duzu. Gainera, HTMLra esportatzeko prozesuak fitxategi ugari sortzen ditu. Komeni da direktorio berri bat sortzea zure irteerarako, fitxategi horiek guztiak biltzeko eta idazteko baimenaren murrizketa saihesteko.

Ez dago nahikoa leku diskoan Mezu hori jaso dezakezu zure direktorio nagusian nahikoa leku ez baduzu.

Fitxategi-izenak arazoa du Mezu hori jaso dezakezu fitxategi-izenean zuriunea erabiltzen baduzu. Esportatzeko prozesuan, OpenOffice.org-ek fitxategi-izenaren lehenengo zatia direktoriotzat hartzen du eta zuriunearen ondoren dagoen gainerako izena fitxategi-izentzat. Ondorioz, ez dagoen objektua. Konponbidea, beraz, zuriuneak edo fitxategi-izenean onartzen ez diren bestelako karaktereak ez erabiltzea da. Karaktere horiek honako hauek dira: %!$#:;

Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira