Nola inprima ditzaket oharrak eta diapositibak orrialde berean OpenOffice.org-eko Aurkezpenean? Marrazkia eta oharrak, biak, hautatu ditut inprimatzeko, baina lehenbizi diapositibak inprimatu dira eta gero oharrak beste orrialde batzuetan (nahi nuen orrialde-kopuruaren bikoitza da).

Aurkezpenetarako inprimatzeko aukerak ezarri behar dituzu.
  • Goitibeherako menuetan, hautatu Tresnak - Aukerak
  • Agertuko den elkarrizketa-koadroan, joan Aurkezpenak-Inprimatu komandora.
  • "Edukia" laukian, egin klik "Oharrak" laukiaren ondoko kontrol-laukian notak inprimatzeko; kendu marka "Marrazkia" aukeraren ondoko kontrol-laukiari, diapositiba eta oharrak biak orrialde desberdinetan inprimatzea saihesteko.

Elkarrizketa-koadroan "Eskema" eta "Prospektua" inprimatzeko ere aukerak badaude.

Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira