Formula bat txertatu dut HTML dokumentu batean eta orain ezin dut editatu. Zergatik?

Ez dago modu lehenetsirik formula matematikoak HTML dokumentuetan txertatzeko. Horretarako OpenOffice.org-ek HTML dokumentuetako formulak bit-mapako irudi gisa gordetzen ditu (GIF formatuan) eta horiek arakatzaile guztiek bistara ditzakete.

Ondorioz, dokumentua itxi eta berriro irekitzean ezin dira formulak gehiago editatu, bit-mapatik berriro ezin direlako egituratu.

Konponbide horrek, ordea, arazo batzuk ditu: adibidez, formulak inprimatzean ez dute itxura ona; egia izan itsusi ageri dira.

MathMLn moduko estandarren bidez formulak HTML (edo XHTML) orrialdetan txertatzeko aukera egongo da etorkizunean. OpenOffice.org-ek HRML eta MathMLak esporta ditzakeenez, ulergarria da estandar hori iristean hori ere onartuko duelaren itxaropena edukitzea.

Beste arazo bat, ordea, arakatzaileak MathML onartu beharra duela da. Mozilla proiektuak horretan dihardu lanean, ikus http://www.mozilla.org/projects/mathml/.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira