Frakzioak handiegiak dira marra barruko formuletarako. Nola txiki ditzaket?

Hautatu Formatua - Testu-modua.

Formularen formatua aldatuko da eta frakzioak eta eragile handiak (adibidez, ikur integralak) txikiagoak izango dira. Gainera, eragile handien limiteak eragilearen eskuinean daude kokatuta, eta ez goian edo behean.

Adibidea: ekuazioa bihurtzen da testu-moduan.

Ezarpen hori alderantzikatu egiten da Formatua-Testu-modua berriro hautatzen baduzu.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira