Eragile bitar bat erabili nahi dut (adibidez union edo otimes) eragile handi gisa (adibidez, int edo sum). Nola egin dezaket?

Lehenbizi, erabiltzaileak definitutako ikur gisa erabili nahi duzun ikurra definitu behar duzu. Ikus FAQ #012 argibideetarako; Math-en erabilitako ikur gehienak StarMath letra-tipokoak dira.

Demagun batura ikurra erabiltzaileak definitutako ikur gisa %union definitu duzula. Orduan, honakoa sar dezakezu, adibidez,

oper%union from i in I A_i

formula hau idazteko:

Oharra: 633 bertsioan horrek ez du funtzionatzen %union-en aurretik zuriune bat badago (hori analizatzaileko ikurra da).

Erabiltzaileak definitutako edozein ikur eragile handi gisa erabil daiteke aurrean oper baldin badu, adibidean, bezala.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira