Nola lerroka ditzaket ekuazioak berdin ikurrean?

Oraingoz Math-ek ez du lerrokatzeko egiturarik. Horren ordez matrize bat erabil dezakezu.

Adibidez, ondoko ekuazioa idazteko,

ondokoa idatzi behar duzu:

matrix{ 
 alignr x+y # {}={} # alignl 2 ## 
 alignr x   # {}={} # alignl 2-y 
}

= ikurraren inguruko giltza hutsak beharrezkoak dira = eragile bitarra delako, eta, horregatik, alde bakoitzean adierazpen bat behar duelako.

= ikurraren inguruko tartea murritz dezakezu matrizeko zutabe arteko tartea aldatzen baduzu:

Hona hemen beste adibide bat beste konponbide bat erabiliz:

Ondoko ekuazioa idazteko,

trukua phantom honela erabiltzea da:

""3(x+4)-2(x-1)=3 x+12-(2 x-2) newline 
""phantom {3(x+4)-2(x-1)}=3 x+12-2 x+2 newline 
""phantom {3(x+4)-2(x-1)}=x+14

Marratxo hutsen efektua lerroa ezkerrean justifikatzea da; testuaz hasten den lerroa (baita testu hutsa izanda ere) beti ezkerrean justifikatuta egongo da.

"" alignl komandoarekin ordezka dezakezu.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira