Draw FAQ 014

Draw-ko dokumentuak inprimatzean, orrialdearen ertzetan, goian eta behean, dauden marrazkiak ez dira behar bezala inprimatu. Nola konpon dezaket hori?

Segur aski Draw-ko dokumentuko marjinak inprimagailuko inprimatze-arearen ertzetatik hurbilegi ezarriko zenituen. Honako hau egin behar duzu:

  1. Egiaztatu inprimagailuaren eskuliburua inprimatze-area zenbatekoa den jakiteko.
  2. Hautatu Formatua - Orrialdea... menu-barran.
  3. ' Orrialdea' fitxan, 'Prestatu orrialdea' leihoan, aldatu goiko eta beheko marjinak inprimagailuaren eskuliburuan agertzen den tamaina jartzeko. Eskulibururik ez baduzu, saiatu 2,5 cm baino balio handiagoarekin (1 hazbete). Hori hainbat inprimagailutan egin daiteke.
  4. Sakatu'Ados' botoia

Orain, marrazkiak edita ditzakezu, objektu bakoitza orrialdearen marjina berrietan dagoela.

Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera