Draw FAQ 012

Draw-ko dokumentu bat inprimatzen saiatzen ari naiz, baina inprimagailuan inprimatutako koloreak ez dira pantailan agertzen direnen berdinak. Nola edita ditzaket CMYK kolore-sistema erabiliz?

Koloretako inprimagailu modernoek 4 tintatako % nahasketa erabiltzen dute (edo 6 berrienetan), oro har, gure begiek ikus ditzaketen koloreak sortzeko. Draw-n, koloreak tintaren portzentaje zehatza erabiliz editatzeko, honako hau egin behar duzu:

  1. Egin klik kolorea aldatu nahi duzun objektuan. Hautatu egingo da.
  2. Egin klik eskuineko botoiarekin eta aukeratu 'Area...' laster-menuan.
  3. Ondoren agertuko den laster-leihoan, aukeratu 'Koloreak' fitxa.
  4. Hautatu CMYK 'Kolore-sistema' konbinazio-koadroan.
  5. Aldatu CMYKren % balioak azpiko koadroetan.
  6. Sakatu'Ados' botoia. Lehendik dagoen kolorea aldatu nahi duzun edo paletan kolore berria gehitu nahi duzun galdetuko zaizu. Aukeratu nahi duzuna.

Bestela, prest dagoen CMYK paleta erabili/alda dezakezu:

  1. Errepikatu 1, 2 eta 3 urratsak.
  2. Egin klik 'Kargatu kolore-zerrenda' ikonoan.
  3. Hautatu cmyk.soc fitxategia eta sakatu'Ireki' botoia. (bide-izen estandarra: OpenOffice60/user/config/)
  4. Leihoa ixteko, sakatu 'Ados' botoia.

Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera