Draw FAQ 009

CD baten azala sortu nahi dut, baina ezin dut testua biratu CDaren aldean irakurtzeko moduan egon dadin. Zer egin behar dut horretarako?

Jarraitu ondorengo prozedurei:

  1. Egin klik tresna-barrako 'Testua' ikonoan (barraren ezkerraldean)
  2. Marraztu nahi duzun tamainako dokumentu-orrialdea eta txertatu testua.
  3. Egin klik testu-koadrotik kanpo testua txertatzen amaitzeko.
  4. Egin klik ezkerreko botoiarekin testuan berriro hautatzeko.
  5. Egin klik eskuineko botoiarekin hautatutako testu-koadroan laster-menua bistaratzeko.
  6. Laster-menuan, aukeratu: 'Kokalekua eta tamaina'.
  7. 'Biraketa'fitxan hautatu nahi duzun errotazio-puntua eta biraketa-angelua.
  8. Sakatu'Ados' botoia

Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera