Draw FAQ 005

Irudi bat daukat (JPEG formatuan), baina koloreak aldatu nahi dizkiot Openoffice.org-eko fitxategi batean erabili aurretik. Nola alda ditzaket koloreak?

JPEG fitxategi bat irekitzean, OpenOffice.org-ek irudien tresna-barra erakusten du komando-barraren azpian. Fitxategia irekitakoan:

  1. Hautatu: Tresnak - Tanta-kontagailua menu-barran. Orduan, "Tanta-kontagailua" izeneko leiho mugikorra bistaratuko da
  2. Egin klik goiko ezkerreko [Tanta-kontagailua ikonoan]
  3. Sartu perdoi-balioa - kolorearen zehaztasunak zenbatekoa izan behar duen. Aurrena saiatu % 10eko perdoiarekin. Edozein aldaketa egiteko beharbada igo egin beharko duzu. % 30eko balioa eraginkorra izaten da normalean. % 99 arte igo daiteke - baina zuk nahi baino area handiagoa har dezake.
  4. Hautatu irudian aldatu nahi duzun kolorea. Tanta-kontagailuko leiho mugikorrean kolore hori automatikoki hautatuko da.
  5. Hautatu 'Ordeztu honekin...' goitibeherako zerrendan aldatu nahi duzun kolorea.
  6. Egin klik 'Ordeztu' botoian aukera berresteko. Ezer ere gertatzen ez bada, handitu perdoia.
  7. Kolore gehiago ordezteko, hautatu beste kolore-laukizuzen bat tanta-kontagailuaren leiho mugikorraren ezkerrean eta errepikatu 2tik 5erako urratsak. Azkenik, berretsi aukera 'Ordeztu' botoian klik eginez.

Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera